Pertsona fisikoen errentaren 2015eko kanpaina abian da, izan ere, rent@facil modalitateari ekin zioten aurreko astean. Horrela, eginda dauden 112.308 aitorpen bidaliko dituzte Arabako etxeetara, hau da, arabarren % 65ek etxean jasoko dute. Horiek apirilaren 4tik aurrera onartzeko aukera izango dute, eta hilaren 6tik aurrera kobratu ahal izango dute.
Aurten ere, Arabako ogasunak gehienez 48 orduan itzuliko du dirua bai Rentafacil, bai Rent@raba eratan. Aurreikuspenen arabera, ekitaldi honetan 126,5 milioi euro (aitorpenen % 77,72) itzuliko dira eta 59,6 milioi (aitorpenen % 25,38) euro jaso.
Kanpaina honetan, guztira, 173.150 pertsonak egingo dute zerga aitorpena Arabako lurralde historikoan. Batez beste espero da 1.033 euro itzultzea eta 1.357 euro jasotzea.
RentaRed, internet bidez
Aitorpena internet bidez egin nahi dutenek, RentaRed bidez egiteko aukera izango dute apirilaren 4tik aurrrera.
Rent@raba, Ogasunaren egoitzetan
Beren errenta aitorpena ogasun bulegoetan edo finantza erakunde, aholkulari bulego edo kudeatze agentzia laguntzaileetan egiten duten zergadunentzat epea datorren apirilaren 18an hasi eta ekainaren 16an bukatuko da.
Horiek Ogasunak Gasteizen duen egoitzara eta Laudion eta Guardian dituen bulegoetara jo ahal izango dute, salbu eta ekonomia jardueretan dihardutenek, beren ohiko etxebizitza 2015ean saldu dutenek edo ekitaldian zehar higigarrien hiru salmenta eragiketa baino gehiago egin dituztenek.
Horrela egiteko, hitzordua eskatu beharko dute:
Interneten: www.araba.eus
Telefonoz: 901 50 40 30
Informazio puntuetan: Gasteiz –Samaniego kalea–, Kanpezu, Murgia, Oion eta Agurain.