Arrazismoaren eta xenofobiaren aurkako eguna ospatuko da bihar

Erredakzioa 2016ko martxoaren 18a

Bihar, martxoaren 19an, Arrazismoaren eta Xenofobiaren aurkako eguna ospatuko da eta Gasteizen elkarte eta kolektibo ezberdinek hainbat jarduera antolatu dituzte.

Ekintzak goizean goiz hasiko dira, izan ere, 9:00etatik 13:00etara Elkarteen Azoka izango da Urrezko Zeledonen plazan, non, besteak beste, Argentinako zirkoa, Erdialdeko Amerikako musika, El Salvadorreko eta Saharako poesia edo Euskal Herriko bertsoak ikusteko eta entzuteko aukera izango duten gasteiztarrek.

Arratsaldeko 17.00etan kalejira artistiko-kulturala abiatu da Andre Mari Zuriaren plazatik eta besteak beste, Swingverguenzas, Koldo Mitxelena dantza taldea, EuskoSaharaui asanbladak eta Gasteizko Gazte Bertsolariak taldeek emanaldia eskainiko dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago