Ruthie Foster blues abeslariarekin egitaraua osatu du Jazzaldiak

Erredakzioa 2016ko mar. 18a, 10:55

Astelehenean, hilaren 21ean, salgai jarriko dira 40.edizioaren sarrerak, www.jazzvitoria.com webgunean.

Gasteizko Jazzaldiak bere 40. edizioaren egitaraua osatu du Ruthie Foster blues abeslariarekin. Tejasko abeslari, gitarra-jole eta konpositoreak uztailaren 13ko blues gaua irekiko du; ondoren, Taj Mahal-ek itxiko du. Gospel abeslari familia batean jaio zen Foster eta jazz, blues, folk eta soul doinuak ekarriko ditu Gasteizera. Blues musikaren munduan dagoen sari garrantzitsuena hiru aldietan irabazi du, blues tradizionalaren abeslari hoberenerako Koko Taylor saria, hain zuzen ere. 

Aurtengo Jazzaldiko egitaraua osatuta dago eta datorren astelehenean, martxoaren 21ean, sarrerak eta abonamenduak jarriko dituzte salgai. 10:30etik aurrera, Jazzaldiaren www.jazzvitoria.com webgunean eta El Corte Inglés-eko denda guztietan.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide