Tuvisak LEP baterako deialdia egingo du aurten

Erredakzioa 2016ko martxoaren 17a

Kontseiluak 10 autobus berri erosteko kontratazioa eta sozietatearen kontuak onetsi ditu gaur goizean.

Gaur goizean, TUVISAk zenbait erabaki onetsi ditu. Batetik, Lan Eskaintza Publiko (LEP) baterako deialdia egingo du aurten, zenbait lanpostu huts betetzeko. Oraindik ez da zehaztu zein izango diren, lanpostuak eta zereginak aztertzen ari baitira.

Bestetik, Administrazio Kontseiluak aho batez onetsi du 10 autobus berri erosteko kontratazioa, 2017rako Tuvisaren flota berritzeko asmoz. Bihar Udalbatzak operazioa finantzatzeko erabakia berresten duenean, Tuvisak lehiaketari ekingo dio.

Azkenik, Tuvisak epeak eta metodologia zehaztu ditu txanpon-txarteletan erabili gabe dauden saldoak erabiltzaileei itzultzeko, maiatzean beste sistema batez ordeztuko baitira. Txanpon-txartelaren erabiltzaileek Agirrelandako Tuvisaren bulegoetan eskatu ahalko dute pendiente duten saldoa, uztailera arte. Abuztuaren 1erako erreklamatu ez diren saldoak Arabako Elikagaien Bankuari emango zaizkio.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago