San Prudentzio 2016

Juan Ignacio Lasagabaster, San Prudentzio jaien pregoilaria

Erredakzioa 2016ko mar. 16a, 13:57

Irudia: @catedralvitoria

Gasteizko Santa Maria katedrala zaharberritzeko plan zuzentzailearen "arimetako bat" izan dela dio Arabako Aldundiak.

Juan Ignacio Lasagabaster arkitektoa izango da San Prudentzio eta Estibalizko Andra Mariaren 2016ko jaien pregoilaria.

Izendapen honekin Lasagabasterren lana eskertu nahi du Arabako Foru Aldundiak. “Gasteizko Santa Maria katedrala zaharberritzeko plan zuzentzailearen arimetako bat izan delako, bai eta zaharberritze horren bultzatzaile handienetakoa ere, proiektuaren zuzendari eta kudeatzaile izanik”, azaldu du Igone Martinez de Luna Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak. 
 
Ondarea eta haren leheneratzea ulertzeko duen modu “berritzailea” goraipatu nahi da. Izan ere, ulertzeko modu hori erakusten du “Obretan eta irekita” jarduerak.
 
Modu honetan, arkitektoak lekukoa hartuko die aurreko urteetan pregoiaren arduradun izan zirenei: Diego Martin orkestra zuzendaria 2015ean, eta Magialdia elkartea, 2014an.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago