[Finantza-laguntzak] Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. urterako finantza-laguntzaren programa

Erabiltzailearen aurpegia Bai Euskarari elkartea 2016ko mar. 15a, 00:00

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. Urteko finantza-laguntzak eskatzeko epea irekita dago. 600.000.000€ko aurrekontu-hornidurarekin, izena emateko epea 2016/12/31ra arte edo aurrekontua agortu arte dago.

Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. urterako finantza-laguntzaren programa

Helburua Banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko eta likidezia-beharrak estaltzeko. 
Onuradunak Kokapena Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak. 
Laguntza mota 1. Abalen kostua eta baldintzak:

– Azterketa-komisioa: maileguaren printzipalaren % 0,10; behin bakarrik, mailegua eskatzean.

– Formalizazio-komisioa:

formalizatutako abalaren % 0,20; behin bakarrik.

– Abal-komisioa: % 0,75 urteko.

 

2. Finantzaketa-eragiketen ezaugarriak:

– Mailegu amortizagarria

– Gehieneko interes-tasak: Euriborra sei hilabetera, gehi gehieneko diferentziala, maileguaren epearen arabera (3 urte %1 ; 5 urte % 1,25; 7 urte % 1,25)

– Zenbatekoa:

a) 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat.

b) 5.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat.

Aurkezteko epea 2016/12/31 arte edo finantzaketa-lerroa agortu arte. 
Bideratzea www.euskadi.eus edo Zuzenean (telefonoa: 012) 

 

Osorik irakurri

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago