Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. Urteko finantza-laguntzak eskatzeko epea irekita dago. 600.000.000€ko aurrekontu-hornidurarekin, izena emateko epea 2016/12/31ra arte edo aurrekontua agortu arte dago.
Enpresa txiki eta ertainentzako, banako enpresaburuentzako eta profesional autonomoentzako 2016. urterako finantza-laguntzaren programa |
|
Helburua | Banku-finantzaketa lortzeko aukera ematea, zirkulatzaile-beharrei erantzuteko eta likidezia-beharrak estaltzeko. |
Onuradunak | Kokapena Euskal Autonomia Erkidegoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), banakako enpresaburu eta profesional autonomoak. |
Laguntza mota |
1. Abalen kostua eta baldintzak:
– Azterketa-komisioa: maileguaren printzipalaren % 0,10; behin bakarrik, mailegua eskatzean. – Formalizazio-komisioa: formalizatutako abalaren % 0,20; behin bakarrik. – Abal-komisioa: % 0,75 urteko.
2. Finantzaketa-eragiketen ezaugarriak: – Mailegu amortizagarria – Gehieneko interes-tasak: Euriborra sei hilabetera, gehi gehieneko diferentziala, maileguaren epearen arabera (3 urte %1 ; 5 urte % 1,25; 7 urte % 1,25) – Zenbatekoa: a) 50.000 euro eta 650.000 euro artean, enpresa txiki eta ertainentzat. b) 5.000 euro eta 100.000 euro artean, banako enpresaburuentzat eta profesional autonomoentzat. |
Aurkezteko epea | 2016/12/31 arte edo finantzaketa-lerroa agortu arte. |
Bideratzea | www.euskadi.eus edo Zuzenean (telefonoa: 012) |
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.