Larunbat, igande eta astelehenean Abao Txikik Txanozuritxu opera estreinatuko du Bilboko Arriaga Antzokian. Haurrei zuzendutako opera da eta euskaraz konposatu da osorik. Perraulten Txanogorritxo ipuin klasikoaren egokitzapen askea da, Carlos Imaz baritonoak zortzi abeslari eta bost musikarirentzat sortua.
8 urtetik gorako haurrei dago zuzendua eta 50 minutuko iraupena du.
Larunbata | Martxoak 12 | 18:00 |
Igandea | Martxoak 13 | 12:00 |
Igandea | Martxoak 13 | 18:00 |
Astelehena | Martxoak 14 | 10:15* |
Astelehena | Martxoak 14 | 11:45* |
* Eskola-saioa |
Hemen eros ditzakezue sarrerak: http://www.generaltickets.com/abao/index.php
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.