Elurrak arazoak sortarazi ditu Araban

Mirian Biteri 2016ko martxoaren 10a

@ikerkiki1

Arabako Errioxan, esaterako, nahikoa lan dute errepideak garbi mantentzeko; goiko irudia, N-232a errepidea. Momentu honetan, mendate guztiak zabalik daude.

Segurtasun Sailak arretaz gidatzeko gomendioa eman du N-622 eta N-1ean, elurra ari duelako.

Mendateei dagokionez, esan bezala, Herrerako eta Opakua goiz osoan egon dira itxita, baina momentu honetan, Arabako mendate guztiak zabalik daude.

 

 

 

Bestalde, azken orduetako euriteen ondorioz, Zadorra arroan Dulantziko estazioa maila horira ailegatu da.

Hobera egingo du

Euskalmeten arabera, arratsaldean hobera egingo du eguraldiak. Ez dio euria egiteari utziko, baina prezipitazioak txikiagoak izango dira.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago