Garbigarria nezeserrean

Erabiltzailearen aurpegia Nerea Ugartetxea 2016ko mar. 7a, 13:48

Detergente itxurako Fresh koloniak polemika piztu du, estereotipo sexistak baliatzen dituela diotenen eta hori  ukatzen dutenen aurrean.

Moschinoren azkeneko emakumeentzako kolonia garestia eta merkearen arteko dikotomiari aurre egin nahi dio;  luxuaren eta ohikotasunaren nahasketa izan nahi du. “Lurrin honen kontzeptua produktu arrunt eta baliogabeko bat  preziatua den beste batekin batzea da”, esan du Jeremy Scott markaren diseinatzaileak. Horren ondorioz, Fresh lurrina atera du arropa marka italiarrak. Honaino, dena zuzen. Polemika dator ontzi arrunt eta baliogabe hori kristal-garbigarri baten itxurakoa delako, horrek kontzeptuari beste kutsu bat ematen baitio. 

Ez da emakumeen irudiaren kontura publizitatea lortzen duen lehenengo marka. David Delfinek bere desfilean modeloak poltsa batekin buruan eta soka bat lepoan aurkeztu zituen, mendeetan zehar  emakumea ergela, sinplea, menpekoa eta objektua bezala erakutsi duten milaka publizitate kanpaina ez aipatzearren.

Batzuentzat generoen estereotipo sexistak baliatzen dituen ontzia dena, besteentzat diseinu berritzailea izan daiteke. Gauza da azkenean emakumeak beti sartuta daudela horrelako polemiketan. Ez al dago beste forma bat arreta deitzeko? Ez al dago beste ontzi arrunt eta baliogabe bat lurrina merkaturatzeko? 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago