Isila, ikusezina

Anakoz Amenabar 2016ko mar. 7a, 10:14
Apym elkarteko kideak, Gasteizen

Menopausia duten emakumeak laguntzeko Apym elkartea sortu dute Araban; eritasun fisikoaz harago, arazo soziala dela uste dute.

 

Beste etapa bat. Hori baino ez, hori bezain arrunta eta hori bezain nekeza. Batez beste, 45-55 urte bitartean izaten dute emakumeek menopausia, eta zortzi bat urte iraun dezake. Gaiaz hitz egitea ez da ohikoa izaten, ordea, eta helburu horrekin elkartu dira Susana Moral, Edurne Saenz de Maturana eta Manoli del Valle. Garai berri hori normaltasunez eta naturaltasunez bizitzen laguntzeko asmoz Apym elkartea sortu dute eta, martxoaren 8aren atarian, etapa horren aldeko aldarria egin- go dute. "Mitoekin apurtu nahi dugu. Etapa hau ez da ezeren amaiera", aipatu du Moralek. 

Frustrazioa, beldurra, kezka. Horiek dira elkartera gerturatzen diren emakumeek errepikatzen dituzten hitzetako batzuk, Susana Moral psikologo eta elkarteko sustatzaileak azaldu moduan. Sentsazio horiekin gerturatu zen Manoli del Valle duela urte erdi, beste hainbat ate jo eta gero. "Niri asko lagundu dit honek, hitz egiteak. Ez nuen ezertarako gogorik, ez lorik, ez irribarrerik... prozesu naturala dela deskubritu nuen arte, eta bakarrik ez nengoela jakin arte". Izan ere, haren arabera, menopausiari aurre egiteko ez dago laguntza nahikorik eta antzeko egoera bizi dutenekin elkartzea aukera aproposa izan daiteke.

Irakurri erreportajea osorik aldizkariaren 52. alean. Harpidetzeko, sakatu hemen

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide