Uribarriren betetze-maila % 94 da eta husten hasi dira

Erredakzioa 2016ko otsailaren 29a

Zadorrako arroan martxan zegoen Uholde Larrialdiko Plan Berezia indargabetu du Segurtasun Sailak, baina ibaiaren egoera gertutik jarraituko duela adierazi du.

Azken egunotako euria eta elurraren eraginez, Ulibarriko urtegiaren betetze-maila % 94,43 da eta asteburuan Segurtasun Sailak urtegiaren hustuketari ekin zion. Urtegia 45 metro kubiko segundoko ari da husten. Horrez eraginez, erreken maila handitu zen atzo, batez ere Zadorrako arroan. Urak gainezka egin du zenbait puntutan.

Segurtasun Sailak Uholde Larrialdiko Plan Berezia indargabetu du. Momentu honetan, bakarrik zegoen aktibatuta Zadorrako arroan. Hala ere, Zadorra ibaiaren egoera gertutik jarraituko dutela adierazi du.

 

Prezipitazio gutxiago

Euskalmeten arabera, gaur negu giroarekin jarraituko dugu eta tenperatura apur bat jaitsi egingo da. Euria batez ere goizean egingo du eta elurra 700-800 metrotik gora. Arratsaldean atertzera egingo du.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago