Udan ume sahararrak hartzeko familia arabarren bila

Saioa Fdz. de Aranguiz 2016ko mar. 1a, 17:34

Bi hilabetez 51 ume saharar ekarri nahi dituzte aurten Arabara.

Urtero bezala, Afanis, ume sahararrak hartzen dituzten familien elkartea, udan ume sahararrak hartu nahi dituzten familien bila dabil. Horretarako, Oporrak bakean kanpainari ekin dio, Saharako errefuxiatu kanpamenduetatik etorritako umeen abegi kanpania, hain zuzen ere. Guztira, 51 ume saharar ekarri nahi dituzte Gasteizera. Ume hauek urte osoan zehar osasun eta elikagai egoera larria bizi dutela azaldu du Afanis elkarteak. "Programa honen bitartez, 'oporrak bakean', atseden bat ematen saiatzen gara, bi hilabetez bakarrik bada ere, desertutik at egotea ahalbidetzen diegu eta besteak beste, 55 graduko tenperaturak sahiesten dituzte". Izan ere, ume saharrar hauek Aljeriako Hamadan (basamortua) kokatuta dauden errefuxiatu kanpalekuetan bizi dira, non, udan, tenperatura oso altuak jasaten dituzten. Haien etxeak jaimak dira eta bertan ura ez izateaz aparte, gutxitan izaten dute argindarra.

 Arabara udako bi hilabeteetan etortzen diren ume hauek errealitate desberdin bat ezagutzeko aukera izaten dute eta ondo elikatzeko eta osasuna zaintzeko parada ezinhobea izaten dute. Egonaldi hauetan ere azterketa medikoak egiten dizkiete, urteari osasun egoera onean aurre egin diezaioten.

 Programa hau Gasteizko Udalak eta Arabako Foru Aldundiak finantzatzen dute.

Informazio gehiago: 665 71 19 47 / 650 13 40 11 / 945 27 70 45

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide