Komunikazio ez sexista bultzatzeko kodea sinatu du Aleak

Erredakzioa 2016ko otsailaren 26a

Emakundek hainbat eragilekin batera landu du kode hori.

Gaur goizean  komunikazio ez sexista bultzatzeko kode deontologikoa sinatzeko ekitaldia egin da Gasteizen. Emakundek hainbat eragilekin batera landu du kode hori, eta gaurko ekitaldira Euskal Herriko hainbat hedabide eta komunikazio enpresatako ordezkariak bertaratu dira, horien artean, Aleako zuzendari Aritz Martinez de Luna, Tokikomeko beste hainbat kiderekin batera.

 

Publizitate eta komunikazio ez sexistarako autorregulaziorako kode deontologikoa

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago