Ikas baldintza "duinak" eskatu dituzte Arabako Campuseko ikasleek

Erredakzioa 2016ko otsailaren 25a

Javier Garaizar errektoreordeari eskatzen dituzten baldintzak sinatzeko eskatu diote, baina honek ezetz esan duela salatu dute ikasleek.

 Gaur goizean ikasle talde batek “ikas baldintza duinak” aldarrikatu ditu Arabako Campuseko aulariotik atera den manifestazioan. Ondoren errektoreordetzara abiatu dira ikasleak, Javier Garaizar errektoreordeari eskatzen dituzten baldintzak zeintzuk diren irakurtzeko eta “minimo batzuk sinatzeko”. Haraba Gasteizko Campuseko Proiektu Komunikatiboak Twitterren iragarri bezala, ikasle batzuk kateatu dira, ez dutelako errektoreordearen erantzunik jaso. Ondoren, Harabak adierazi duen moduan, Garaizarrek ez ditu ikasleen eskakizunak sinatu eta “borondate ezaren aurrean, ikasleak kanpoan hainbat arrautza jaurti dituzte errektoreordetzara”.

Egoera honen aurrean, ikasleek martxoan mobilizazioekin jarraituko dutela iragarri dute.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago