Arabako Foru Aldundia, sare sozialetan

Erredakzioa 2016ko otsailaren 23a

Erakundeak profil ofizialak sortu ditu Twitteren (@araba_eus) eta Facebooken (Arabako Foru Aldundia), hauen bidez, herritarrek gobernu ekintzaren eguneroko jarduera jarraitzeko izango dute.

Arabako Foru Aldundiak sare sozialetako bideari ekin dio. Erakundeak profil ofizialak sortu ditu Twitteren (@araba_eus) eta Facebooken (Arabako Foru Aldundia), hauen bidez, herritarrek gobernu ekintzaren eguneroko jarduera jarraitzeko izango dute. “Foru gobernu hau eratu zenetik, ohartu ginen bazela hutsune bat bitarteko horien bidez herritarrekin komunikatzeko aukeran, eta erabaki genuen konponbidea ematea hutsune ulertezin horri”, adierazi du Ramiro Gonzalez diputatu nagusiak.

Horrela, gaurtik aurrera, Foru Aldundiak bere kanal ofizialen bitartez emango du jakitera bere erakunde jarduera, hartara arabar herritarrekiko topagune berri bat sortuz, erakundearen inguruan gertatzen den guztia jakinarazteko, kezkak entzun eta eskabideak eta iradokizunak jasotzeko, eta, azken batean, bi norabideko komunikazio kanal bat sortu eta bertan erakundeak eta herritarrak une oro konektaturik egon daitezen.

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago