Urtarrilean iaz baino bidaiari gehiago jaso zituen Arabak

Erredakzioa 2016ko otsailaren 23a

Guztira, 20.981 turista izan dira urtarrilean Araban, iaz baino %12,1 gehiago. Arabako Errioxan, esaterako, hotelen betetze-maila ia %40 izan zen, Donostiaren atzetik, EAEn eman den mailarik handiena.

2016ko urtarrilean aurreko urteko hil berean baino turista gehiago jaso zituen Arabak. Eustaten datuen arabera, guztira 20.981 bisitari jaso zituen lurraldeak; 3.725 atzerritarrak eta 17.256 Espainiako estatuko hiri ezberdinetakoak. Horrela, bidaiarien sarrerak %12,1 igo dira Araban urtarrilean. Gipuzkoan, berriz, igoera hau %24,4 izan da, Bizkaian, aldiz, %4,1. Gaualdiek ere bilakaera positiboa izan zuten, Araban, esaterako, %17,2 igo ziren. Batez besteko egonaldiari dagokionez, Araban iazko 1,73 egunetik aurtengo 1,80 egunera luzatu zen urtarrilean.

   Hotel okupaziorik handiena, plazaka, Donostian (%40,1) jaso da. Bigarren postuan, Arabako Errioxa dago, non hotelen betetze-maila %39,3 izan zen. Bestalde, landa turismoko ostatuetan bidaiarien sarrerak ere handitu ziren Araban, aurreko urteko hil berean baino %37 gehiago, hain zuzen ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago