Arabako urtegien erreserbak handitu dira, azken egunetako prezipitazioen ondoren

Erredakzioa 2016ko otsailaren 18a

Uribarriko urtegiaren % 75,3 beteta dago; Urrunagakoa % 75 bete da eta Albinakoa % 60.

Azken egunetan botatako prezipitazioen ondoren, Arabako urtegien betetze maila handitu da. Hala, Uribarriko urtegiaren % 75,3 beteta dago momentu honetan, 110 hektometro kubiko biltzen ditu, Espainiako Ingurumen Ministerioak emandako datuen arabera. Urrunaga urtegiaren erreserba 54 hektometro kubikokoa da eta, beraz, betetze maila % 75ean dago. Albinakoa % 60an dago, 3 hektometro kubiko ur biltzen dituelako.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago