Araba, goitik begiratuta

Erredakzioa 2016ko ots. 15a, 17:48

14 udalerritako 125 herrigune airetik ikusteko aukera ematen dute drone baten bidez hartutako argazki hauek.

 Arabako Foru Aldundiak aireko argazkiak egingo dizkie drone baten bidez lurralde historikoko herrigune guztiei. Tresna horren bidez, errazagoa izango da hirigintza plangintza. Gainera, argazki hauek Ingurumen eta Hirigintza Sailak lehendik dauzkan kartografia eta ortoargazkiei batuko zaizkie.

Gainera, lan honi esker Arabako herriak ikuspegi berri batetik ikusteko aukera izango dute arabarrek, goitik begiratuta, hain zuzen ere.  Airetiko irudi kalitate handiko argazki hauek herritarren esku utzi ditu Aldundiak. Dagoeneko doan jaisteko moduan daude lehenbiziko argazkiak, www.araba.eus webgunean.  Zehazki, 14 udalerritako 125 herrigune dira (Dulantzi, Añana, Asparrena, Aiara, Berantevilla, Kanpezu, Lantarón, Okondo, Urizaharra, Agurain, Donemiliaga, Gaubea, Zanbrana eta Zigoitia). Datozen hilabeteetan, eskura egongo dira gainerako herri eta udalerrietako argazkiak ere.

 

Ikusi Arabako herriak, goitik begiratuta

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide