'FotoArte' argazki lehiaketan parte hartzeko epea zabalik

Erredakzioa 2016ko otsailaren 8a

Gizarte etxeetan argazkien hautaketa baten erakusketa ibiltaria egingo da.

FotoArte argazki lehiaketaren hamabigarren edizioa aurkeztu dute gaur. Herritarrak argazkilaritzara hurbilaraztea eta alor horretan sorkuntza sustatzea helburu duen lehiaketa honetan nahi duen orok parte hartu ahalko du. Egile bakoitzak bi lan aurkeztu ahalko ditu, gehienez, eta originalak, argitaratu gabeak eta beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan behar dute. Edozein teknika edo prozedura onartzen da: digitala nahiz laborategikoa, zuri-beltzean edo koloretan.

Lanak aurkezteko epea, gaur hasita, otsailaren 29ra luzatuko da.

Web-orri honetan eman behar da izena, eta argazkiak erantsi: www.vitoria-gasteiz.org/fotoarte

Erakusketa ibiltaria

Epaimahaiak 30 argazki inguru hautatuko ditu, eta horiek gizarte etxeetako erakusketa-aretoetan jarriko dira ikusgai gero. Horien artetik aukeratuko ditu epaimahaiak irabazleak. Hauek izango dira sariak: 1.000, 700 eta 400 euro, eta bi akzesit, bakoitza 150 eurokoa.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago