Politikagintza garaiko egitasmoak eta unibertsitate garaiotako ikerketa gaiak. Erabakitze eskubidea, garapen iraunkorra, Katalunia, abenduko hauteskundeak eta beste hainbat gai izan zituen mahai gainean Juan Jose Ibarretxe (Laudio, 1957) lehendakariak joan den ostiralean, Oihaneder Euskararen Etxean, izandako Solasalean saioan. Horien artetik, Ibarretxe Planak utzitako arrastoa izan zen hizketagai nagusia; 2005eko otsailaren 1ean eztabaidatu zuten Madrilen: 313 boto kontra izan zituen eta 29 alde.
Nola gogoratzen duzu 2005eko eztabaida hura? Zure irterbentzioaren iraupena erabakitzeko orduan gorabeherak izan omen ziren.
Benetan egun polita izan zen niretzat. Aukera izan nuen Madrilen esateko, euskaraz eta gaztelaniaz, Euskal Herria existitzen dela eta eskubide osoa dugula gure etorkizuna erabakitzeko. Hori ikaragarria da. Batzuetan galdetzen didate ea bakarrik sentitzen nintzen baina ez nuen hori sentitu, egia esan. Eusko Legebiltzarrak baiezkoa eman zion eta Espainiako Gorteek ezezkoa, baina egindako lanak arrastoa utzi duela uste dut. Guk lehenengo "kanpamentua" jarri genuen beste espedizio batzuk ateratzeko, eta dagoeneko ikusten ari gara nola irteten ari diren beste leku batzuetan gure bidea jarraituz. Erabakitzeko eskubideari buruzko ekarpen bat egin genuen.
Irakurri asteko elkarrizketa osoa Arabako Alea aldizkariko 48.zenbakian. Harpidetza egiteko hemen.