Gaur goizean Arabako Foru Aldundiako diputatu nagusi Ramiro Gonzalezek egindako agerraldian, Forondako aireportuan hegaldi erregularrak ezartzearen aldeko apustua egin du.
Diputatu nagusiak ez ditu mugatzen aireportuaren aukerak, hura garraioaren segmenturako bakarrik utziz. Horrela, Foronda sustatzeko jarduerak funtsezkoak direla adierazi du "aireportuak apurka-apurka aurreratu dezan operatzaileen, konpainien eta bidaiarien artean duen posizioa, eta aireportutik bidaiatzeko ohitura ere berreskura dezan, eta, hartara, bidaiarien segmentuko jarduera". Horrela, bidaia erregularrak eskaintzearen alde agertu da, "zamaketa eta charter eta udako hegaldien jardueraren osagarri gisa, horiek, dagoeneko, programatzen eta eskaintzen baitira Gasteizen", zehaztu du.
Asmoa, beraz, Forondako aireportuan hegaldi erregularren konpainia bat ezartzea da. "VIA lanean ari da konpainia interesatuak aurkitzeko, iraunkortasun eta egonkortasun berme gutxieneko batzuk eta destino erakargarriak eta iraunkorrak eskainiko dituztenak, hain zuzen".
Horrekin batera, Foru Aldundiak Sustapen Ministerioari eskatuko dio zaharberritu dezala mugako ikuskapen postua eta baimen dezala 24Oko jarduera jarraitua. “Bi gai handi hauek aukera emango dute Forondako aireportuari bultzada bat emateko egiaz, eta bada ordua ministerioak aintzat har dezan behar den moduan eta ez dezan eragotzi haren garapena”, adierazi du Gonzalezek.