Negu gordineko gaitz guztiak sutara bota eta aro berriari jaiotzen uzteko unea. Berpizteko sasoia da eta halaxe berpizten ari dira ere Araba osoan zehar, ospakizun hau. Urtarrilaren 30ean hasita, otsailaren erdialdera luzatzen da jaia, bestea beste, Kuartangon, Ilarduian, Eginon, Andoinen, Agurainen, Zalduondon, Kanpezun, Saratsun edo Izarran.