Azken finean aurrerapauso oso garrantzitsua da medikuek darabilten informazio medikua azkar eskuratzeko, eta horrek kalitate handiagoa emango dio zerbitzuari eta bikoiztasunak saihestuko dira, Beatriz Artolazabal Arabako Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuak esan bezala.
Adinekoei tratu txarrei aurre hartu
Horrez gain, Arreta Soziosanitarioko Euskal Kontseiluak lankidetza konpromisoa izango du etorkizunean, adinekoei tratu txarrak eman eta haien ekonomia egoera larriari aurre hartzeko, eta baldin eta egoera horretan badaude egoera hori antzemateko prozedura hobetzeko.
Arabako Foru Aldundiak prozedura bat taxutuko du, adinekoei kalte fisikoak eragitea saihestea helburu izango duena; baita haien ekonomia egoera larria ere.
Gizarte Zerbitzuen Saileko diputatuak gogorarazi duenez, prozedura horiei heltzeko, Arabak Zuian egin den proiektu pilotu batean lagundu du.