Boulder Liga otsailaren 6an hasiko da

Erredakzioa 2016ko urt. 22a, 12:33

Lau lehiaketa izango dira Gasteizen, Amurrion eta Burgun. Helburua, haitzezko blokeetan edo horma txikietan egiten den eskalatze-mota bultzatzea, baita horren praktika sendotzea arabarren artean.

Otsailaren 6an 2016ko Boulder Ligari hasiera emango diote Estadio Fundazioaren instalazioetan. Euskal Mendizale Federazioak, Vital Fundazioaren laguntzarekin eta parte hartzen duten instalazioen lankidetzaz, antolatzan duen ligak honek lau proba izan ditu aurten, beste hainbeste egoitzatan eta sei kategoriatan.

 

Gasteizko Estadio Fundazioa eta Hegoalde gizartea etxea (otsailak 20), Amurrioko Bañueta (martxoak 5) eta Burguko Landederra (martxoak 19) kiroldegiak izango dira ekimen honen agertoki. Aipatutako ekimen honek haitzezko blokeetan edo horma txikietan egiten den eskalatze-mota bultzatzea du helburu, baita horren praktika sendotzea arabarren artean.

Orain arteko edizioetan bezala, lehiaketa lau probatan eta sei kategoriatan antolatu da: popularra, elitekoa eta sub-16, emakumezkoen eta gizonezkoen modalitateetan. Jardueraren laugarren eguna amaitzean, kategoria bakoitzeko hiru puntuazio onenak sarituko dira.

 

Boulder Liga 2016an parte hartzeko beharrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea, urtarrilaren 25eko 12:00etatik aurrera, Vital Fundazioaren webgunearen bidez, proba bakoitzaren aurreko osteguneko gaueko 12:00ak arte. Epe hori amaituta ez da izena ematerik izango, ezta jardueraren egunean bertan ere. Prezioa 10 eurokoa da jardunaldi bakoitzeko (8 euro EMF/FVM elkartean federatutakoentzat).

Proba guztiak izango dira larunbatez eta goizeko 9:00etan hasiko dira. Jardunaldietako lehiaketa ordutegia 10:00etatik 14:00etara izango da –kanporaketak- eta 16:00etatik 19:00etara –finalak-. Boulder Ligaren lehiaketa-taldeak izango du egoitza eta kategoria bakoitzerako blokeak zehazteko erantzukizuna, eta lehiaketa aurreko bi egun lehenagotik ez da egoitza horietara sartzea onartuko.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide