Javier Ruiz de Larrinaga: "Ziklo-krosean, zu zeu zara zure taldea, bizimodua ateratzeko"

Erredakzioa 2016ko urtarrilaren 21a

Lau urteko umemokoa zenean sartu zen Javier Ruiz de Larrinaga Zuiako txirrindulari elkartean; aita izan berri, bosgarren aldiz irabazi du Espainiako ziklo-kros txapelketa.

 

Gurasoen etxean gordetzen ditu garaikurrak Javier Ruiz de Larrinaga Ametzagako txirrindulariak (Gasteiz, 1979). Bost aldiz da Espainiako ziklo-kros txapelduna, hiru aldiz Euskadikoa, eta 67 garaipen ditu azken bederatzi urteetan lehiatutako probetan. Orain, datorren asteko  mundu txapelketan du jarria begirada.

Euria ari du... pozik, lurra lokaztuko delako?

Bai, faltan botatzen nuen. Negu lehorra izan dugu orain arte, eta horrek ez zidan mesede egiten. Espainiako txapelketa lokatzarekin irabazi nuen...

Eroso zaude lokatzetan?

Bai. Bitxia da, ziklo-krosean hasi nintzenean lokatzetan mugitzea zelako gehien kostatzen zitzaidana; hondoratzen nintzen.  Egindako ahaleginei esker, hobetzen joan naiz. Esaterako, Belgikan egon izan naiz behin baino gehiagotan, eta hango ziklo-krosean lokatza da nagusi. Gaur egun, lokatzezko zirkuituak nire bertuteetako bat dira.

Irakurri elkarrizketa osoa Arabako Alea aldizkariko 46.zenbakian. Harpidetza egiteko hemen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago