Bilaketa erraztu du Sancho El Sabio fundazioaren webgune berrituak

Erredakzioa 2016ko urt. 20a, 16:36

Dokumentazio zentroak eskaintzen dituen informazio eta zerbitzu guztietarako sarbidea ahalbidetzen du atari berriak.

Sortu zenetik hogei urte igaro direnean, Sancho el Sabio Fundazioaren webgune garai berrietara egokitu da, hobekuntza garrantzitsuekin gainera. Hemendik aurrera, erakunde honen webguneak, hau da, euskal kulturaren dokumentazio zentro garrantzitsuenetakoa den honek,  eskaintzen dituen informazio eta zerbitzu guztietarako sarbidea ahalbidetzen du, baita bilaketak beste zentro batzuetako fondoekin lotzea ere bai. 

Horrela, ikertzaileek, jakin-mina dutenek, bisitariek nahiz interesa dutenek, duela bost hamarkada zentroak gorde dituen izugarrizko fondoetara sartzerko aukera izango dute.

'Bilduz, ordenatuz, mantenduz eta euskal kultura hedatuz’ lelopean, dakarren lehendabiziko berrikuntza bilaketa da. Sarbide puntu bakarretik, Google motako bilaketa-kutxa batetik, bildutako dokumentu, bibliografia, artxibo nahiz argazki fondo guztietako bilketa integratua ahalbidetzen duen tresna indartsu batera sartzen da. Lehendabizikoz lortu da jatorri, mota eta trataera desberdinetako fondoak bilaketa konbinatu bakarrean uztartzea.

Software berritzaileak bilaketa hori eta sarbide libreko dokumentu artxibo digitalizatuak dituzten beste erakunde batzuetako euskal kulturaren fondoak lotzea ere ahalbidetzen du.

Euskal kulturara irekitako leiho berria

Jesús Zubiaga, Sancho el Sabio Fundazioaren zuzendariaren iritziz, webgune berria “euskal kulturara irekita dagoen leiho sofistikatua eta gardena da. Gure historian zehar dokumentu euskarri anitzetan gorde diren kultura ekoizpenen ezagutza hurbildu, handiagotu eta aberastu egiten duen” tresna garatu dugu". Aldi berean, ikerketarako perspektiba berriak ireki dira  “dokumentuen deskribapenerako sarbidea nabarmen hobetu baita".

 

Kontsulta eleaniztuna da, eta lau hizkuntzatan egin daiteke -euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa-, era horretara erabiltzaile eta ikerlari kopuru ahalik eta handienari kontsultatzea errazten baita. 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide