Autobusen ordutegiak doitu dituzte Aiaran eta Arabako Errioxan

Erredakzioa 2016ko urt. 15a, 12:16

Amurrio, Murgia, Izarra eta Bernedoko ikasleek jasoko dituzte aldaketa horien onurak.

Arabako Foru Aldundiak urtarrilaren 18tik aurrera hainbat aldaketa sartuko ditu Aiaraldeko eta Arabako Errioxako udalerriei zerbitzu ematen dieten herri arteko garraioko hiru linearen ordutegietan eta geltokietan, batez ere, eskualde horietakoak izanik, Gasteizko ikastetxeetan matrikulatuta dauden ikasleek horien zerbitzuak erabili eta eskolara sasoiz heldu daitezen xedearekin.

Aldaketek Aiaraldean diharduten bi lineari eragiten dizkiete: Izarra eta Gasteiz arteko lehenengo zerbitzua (Gasteiz/Murgia/Izarra 14. linea) hogei minutu aurreratuko da (7:50etik 7:30etara), Izarrako eta Murgiako ikasleak garaiz hel daitezen institutura eskolak hastean; eta Artziniegatik Gasteizera doan lehenengo autobusa (Gasteiz/Amurrio/Laudio 15. linea) hamar minutu atzeratuko da (6:20tik 6:30era) eta sartuko da geltokia EHUko Campusean.
 
Halaber, linea berean, Gasteiz eta Laudio lotzen duen autobusak (8:00etakoak) Murgian izango du geltoki berria, zerbitzu emateko hango Lanbide Heziketako zentroan Baso Kudeaketa eta Ingurune Natureko ikasketak egiten ari diren ikasle gasteiztarrei. Gainera, Ametzagan ere izango da bigarren geltoki bat goizeko zerbitzu horretan.
 
Beste alde batetik, eta Arabako Errioxari dagokionez, Lagran eta Gasteiz arteko lehenengo zerbitzua (Gasteiz/Armentiako Bentak/Bernedo/Lagran 7. linea) hamabost minutu aurreratuko da (6:55etik 6:40ra), Kanpezu – Arabako Mendialdeko Kuadrillak eta Bernedoko Udalak eskatu zutenez. Doiketa horren bidez lortu nahi da eremu hartako ikasleak sasoiz hel daitezela eskoletara Gasteizko ikastegietan.
 
Aldaketa hauek sartu dira Aiarako eta Arabako Errioxako toki erakundeek hala eskatzen zutelako, Azpiegitura eta Mugikortasun Saileko teknikariek linea horien funtzionamendua aztertu ondoren. Azterketa hori etengabea da, Arabako Foru Aldundiak eskaintzen duen herri arteko garraioren zerbitzu publikoa hobetze aldera.
 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide