Hemen da Alea.eus!

Erredakzioa 2016ko urt. 14a, 17:47

2012an sortu zen Hirinet.net ataria Alea.eus bilakatu da.

Duela urtebete atera zen kalera Alea aldizkariaren lehenengo aldizkaria. Ordutik, hilero 1.800 pertsonek jaso dute bere etxean. Orain, bere urteurrenean, paperetik internetera salto egingo du Arabako euskarazko komunikabide bakarrak. Horretarako, Hirinetek eta Aleak bat egin eta Alea.eus atari berria aurkeztu dute.

 

Hainbat berezitasun izango ditu atariak: kuadrilla guztietako informazioa, euskarazko ekintza guztien agenda-informazioa eta komunitatea, arabarrek bertan bere edukiak elkarbanatu ahal izateko.

 

Modu honetan, Aleak Hirinet.net-en lekukoa hartuko du. 2012an urte sortu zen Hirinet, Geu elkartearen ekimenez eta, ordutik lau mila albiste baino gehiago eskaini dizkie gasteiztarrei euskaraz. Irratian ere, Hirinet FM irratsaioak Arabako gaurkotasuna euskaraz eraman du Radio Vitoriako uhinetara; aurrerantzean Alea FM saioak hartuko du ardura hori, asteartero 17:00etatik 18:00etara.

 

 

Asko izan dira Hirineteko webgunean eta irratsaioan borondatez kolaboratu duten pertsonak. Horiek guztiei, eta proiektu berrian ere bere alea jarri dutenei, bere esker ona eman nahi diete Hirinetek eta Aleak:

 

Eskerrik asko Ane Pedruzo, Iker Etxaniz (Itsasegia), Iñaki Larrañaga, Irati Iciar. Manex Agirre, Mikel Ayllon, Gaizka Amondarain, Koldo Alzola, Iñaki Lazkano.  Martin Rezola, David Mangana, Itziar Etxezarreta, Saioa Ferro, Joseba Gorostiza, Josean Bueno, Edu Zelaieta, Itziar Rekalde, Irati Anda, Lierni Altuna, Oihan Txabarri, Maialen Berasategi, Jon Gil, Haizea Galarraga, Unai Villalba, Koldo Akordarrementeria, Zuriñe Etxeberria, Iñaki Martinez de Luna, Xabier Rico, Manuel Moreno, Aitor de la Villa, Txema Ramirez de la Piscina Iñigo Gonzalez, Ruth Ibañez, Oier Bravo, Eñaut Larreina, Josu Pedruzo, Iñaki Goikoetxea, Elena Martinez de Madina Salazar, Patxi Irigoyen,  Maitane Saez, Marta Ugarte Abasolo, Jon Ander Santos ‘Txonan’… eta zerrendan agertzen ez diren hamaika aurpegi anonimo, modu batera edo bestera Araban euskarazko komunikabideak izateko bere alea jartzen dutenak. Mila esker guztioi! Alean ikusiko dugu elkar. 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago