‘Naturaren argazkilariak’ erakusketa Salburuko Atarian

hirinet 2016ko urtarrilaren 11

Atariak, Salburuko hezeguneak interpretatzeko zentroak, Naturaren argazkilariak erakusketa eskainiko du urtarrilaren 24ra arte, zeinean European Wildlife Photographer of the Year lehiaketaren 2014ko edizioan aurkeztutako argazki onenen hautaketa bat ikusi ahalko da. 

 

 

Erakusketak 81 argazki biltzen ditu, sormen eta egiazkotasun handikoak. Animaliak, landareak eta paisaiak beste ikuspegi batetik erakusten dizkigute egileek, arreta emateaz gain, biodibertsitatearekiko interesa eta hura babesteko gogoa pizteko asmoz.

 

Lehiaketaren helburu nagusia naturaren ezagutza aktiboa sustatzea eta argazkilaritzaren bidez hura kontserbatzeko garrantzia azpimarratzea da. Orobat, herritarrei argazkilaritzaren bidez natura erakutsi eta defendatzeko aukera dutela erakustea.

 

Ikasleentzako lantegiak

Urtarrilaren 17an, igandean, argazki ibilbidea antolatu du IGIk Salburuko hezegunean barrena, argazkilari aditu baten laguntzaekin behatokiak bisitatzeko. Aukera paregabea izango da negua bertan igarotzen duten espezieak ezagutu eta haiei argazkiak egiteko: antzarak, ipar ahateak, ahate buztanluzeak, ahate mokozabalak, ahate txistukariak eta hezeguneko gainerako biztanleak.

 

Argazkia: T.P. Peschak

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago