Olentzero eta Mari Domingiren desfilea, 18.00etan
Bestetik, Gabon egunez Floridako jaiotza bedeinkatuko da, haitzuloan, 13:00etan. Indarrak berreskuratu ondoren, 18:00etan Olentzero eta Mari Domingik desfileari ekingo diote, leku hauetan barrena: Iparralde gizarte etxea, Legutianoko atea, Frantzia kalea, Bake kalea, Olagibel kalea eta Plaza Berria. Olentzero 19:00ak aldera aterako da udaletxeko balkoi nagusira, eta Folklore Akademiarekin batera bere kanta abestuko du.
Olentzerok harrera egingo die bihar Gasteizko umeei. Horretarako, udaletxeko ateak 10:00etan irekiko dira, txikienek Olentzerori berari nahi dutena eskatu diezaioten, 15:00etara arte.