Hemengo eta hango erlategiak

hirinet 2015ko abe. 28a, 01:00

Hemengoak Arabakoak dira, eta hangoak Nafarroa edo Burgoskoak.

 
Erlazaintzak gurean gaur egun baino garrantzia handiagoa zuen garaian, herrietan ez ziren falta izaten enbor-zuloz egindako erlauntzak zituzten harrizko eraikin bitxiak. Erlategiak edo, gaztelania-moldearen arabera, colmenar, abejera edo abejal.
 
Baina denboraren poderioz desagertuz doaz, eta ez du ematen aparteko interesa piztu dutenik ondare gisa kontserbatzeko ere.
(Lañu, Trebiño)
 
 
(Bujanda, Mendialdea. “Enbor” batzuk porlanezkoak dira.)
 
 
(Valdelateja, Burgos.)
 
Inguru hauetan, dujo deitzen diote enbor hustuari; beste batzuetan cuezo edo vaso.
 
 
(Valdelateja)
 
 
(Nafarroako Erriberan)
 
Zuhaitzik ezean, kainaberaz egiten zituzten Erriberako erlategietako erlauntzak.
 
 
(Sacaculosko erlategia, Bardeetan)
 
Erdian beti olibondo bat. Ez da apaingarri bat, erlakumea harrapatzeko euskarria baizik.
 
 
(Sacaculosko erlategia barrutik)
 
 
Erlauntzarik bitxiena. Bardeetako paraje mortu eta lehorrenean, pentsaezineko toki batean.
 
 
 
Egilea: Martin Rezola
 
 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide