Aspaldiko kopla, flamenkoa, Afrikako musika eta orokorrean tradizio anitzeko musika jorratu zuen. Urizar gustora egon zen bart gaueko kontzertuan. Ez du tabernetan jotzeko ohiturarik, baina Parral taberna berarentzat "berezia" dela adierazi zuen. Publikoa ere gustora ibili zen Urizarren proposamenaz gozatzen.