4.000 korrikalari bilduko ditu abenduaren 31ko San Silvestre lasterketak

hirinet 2015ko abe. 21a, 01:00

Abenduaren 31n San Silvestreren 33. edizioak 4.000 atleta heldu eta txiki baino gehiago bilduko dituela aurreikusi da, hiriko lasterketa herrikoienetako bat baita.

 

Abenduaren 20rako 2.200 helduk eta 300 umek eman zuten izena, baina jende gehiagok parte hartuko duela aurreikusi da. Aurten biltzen den dirua Bizirik elkartearentzat izango da, zeina indarkeria matxista gainditu duten emakumeek osatzen baitute.

 

Beti bezala, San Silvestrek bi atal izango ditu: umeen lasterketa 9 eta 14 urte bitartekoentzat (2006tik 2001era jaioak), 17.30ean aterako da Olagibel kaletik; herri lasterketa 15 urtetik gorakoentzat eta markarik egiaztatu beharrik ez duena, 18.30ean aterako da, Korazonisten kaletik. Helmuga Olagibel kalean jarriko da. Helmugan Bizirik elkarteari jasotako diruari dagokion txeke bat emango zaio, sariak banatuko dira, eta opariak ere zozkatuko dira.

 

Umeeen lasterketa: Irteera eta helmuga: Olagibel kalea, 1. Distantzia: 1.100 m.

Herri lasterketa:Irteera: Korazonisten kalea; helmuga: Olagibel kalea. Distantzia: 6.250 m.

 

Izen-ematea

Abenduaren 14tik 21era, biak barne.

Internetez bakarrik, edozein entitateren kreditu txartelaren bidez.

 

Zenbakiak jasotzea: Pilar, Ibaiondo, Iparralde, Judimendi, Aldabe, Hegoalde, Lakua 03 eta Salburuko gizarte etxeetan (NANa edo nortasun-agiriren bat aurkeztuta), abenduaren 26tik 31ko 14.00ak arte.

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide