Udalak ‘Gauekoak’ programa berreskuratuko du 2016rako

hirinet 2015eko abenduaren 21a

Gobernu Kontseiluak gazte gasteiztarrentzako “Gauekoak” aisialdi eta kultura programaren kontratazio txostena onartu zuen abenduaren 18an, 300.000€-ko aurrekontu batekin.

 

Horrela, aurreko agintaldiko murrizketak direla eta desagertu zen programa berriro jarriko da martxan. Kontratuaren iraupena 2016eko martxoaren 1etik 2017ko abenduaren 31ra izatea aurreikusi da, bi urteko luzapen posiblearekin (2018ko martxoaren 1etik 2019ko abenduaren 31ra).

 

“Gasteizko pertsona gazteen kultura eta aisialdi sortzaile, osasuntsua eta partehartzailea, Gauekoak” programak hiriko beste entitate publiko zein pribatuek sustatuko programazio eta ekimenen osagarria da. Halaber, pertsona gazteen energia, indarra eta sormen gaitasuna gaineratzien die aisialdirako proposamenei.

 

“Gauekoak” programa esperientzia pilotu bezala aurkeztu zen Cuerda alkatearen garaian eta 2000. urtetik aurrera garatu zen pasa den urtera arte. Gazteen partehartze aktiboa eta tokiko administrazio eta pertsona gazteen arteko kudeatzekidetza dira programa hau eraikitzeko eremua.

 

Udalak “Gauekoak” beharrezko programatzat jotzen du, gazteekin eta beraiekin lan egiten duten elkarte eta kolektiboekin aisialdi kreatibo eta partehartzailea bermatzeko modua baita. Gazteen artean harrera ona du programa honek eta talde honentzako intereseko ekimenak planteatzen ditu eta errekurtso erabilgarritzat jotzen dute.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago