Olentzero arraun the world, erakusketa eta dokumentala

Euskararen Agenda 2015eko abenduaren 21a

Olentzero munduan  - Arraun the world- ekimenaren bitartez Euskal Herriko umeen opari eta mezuak jaso eta munduko beste herrialde batzuetan banatzen ditu Iñigo Iraultzak, Olentzeroren bilobak. Egindako bidaien argazkiak eta dokumentala ikusteko aukera dugu egunotan Gasteizen.

Gaur goizean, abenduaren 21ean, aurkeztu da Alde Zaharreko Gasteiz ikastetxeko umeen bisitarekin. Mezuak eta opariak eman dizkiote Olentzeroren bilobari kanpoan bizi diren senitarteko eta lagunei bana diezaien. Urtarrilaren 7ra bitartean egongo da ikusgai ur biltegira bideko arrapalan eta atrioan.

Olentzero zaharra bere baserrian gustura dagoenez eta Euskal Herrian jasa lan handia duenez bere bilobak, Iñigo Iraultzak, hartu du munduan zehar opariak banatzearen ardura. Euskal Herriko umeen opari eta mezuak jaso eta munduko beste herrialde batzuetan banatzen ditu.

Euskarri ezberdinak erabiliz Iruk azken urteetan egindako bidaiek berri ematen du. Lehen bidaian Euskal Herria eta Afrika lotu zituen. Bigarrerean hiru hilabetez ametsak eta ilusioa banatzen ibili zen Mexikon, Guatemalan, Hondurasen eta Nikaraguan. Gero Filipinetara bidaiatu zuen eta aurten Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan, Tindufen (Argelia), egon da.

“Around” eta “arraun” hitz jokoaren protagonista den arrauna ekimen honen ikur bilakatu da. Hain zuzen ere, arraunarekin zeharkatzen dira jendarteak eta herriak hurbiltzen eta era berean urruntzen dituzten itsasoak.

Erakusketaren testuinguruan, abenduaren 29an 19.00etan Olentzeroren bilobak egindako bidaien berri ematen duen dokumentala proiektatuko da.

 

 Olentzero munduan - Arraun the world-

[ERAKUSKETA] Noiz? Abenduaren21etik urtarrilaren 7ra bitartean

[DOKUMENTALA] Noiz? Abenduaren 29an, asteartean, 19.00etan

Non? Oihaneder Euskararen Etxean

 

 

 

Sentimenduz beteriko proposamena, elkartasuna lagun bidaiatzeko gonbidapena egiten duena.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago