Alderdi Popularra bigarren geratu da botoen %18,9arekin, EAJ %15,8 eta PSE %14,2. EH Bilduk, berriz, eserlekua galdu du botoen %11,8 eskuratu duelako. Horrela, Araban Podemosek, PPk, EAJk eta PSEk lortu dute Kongresurako eserlerku bana.
Modu honetan, Juantxo López de Uralde (Podemos-Ahal Dugu), Alfonso Alonso (Alderdi Popularra), Mikel Legarda (EAJ) eta Javier Lasartek (PSE) Arabaren ordezkariak izango dira Diputatuen Kongresuan. EH Bildu ez du Araban eserlekurik lortu.
Araba mailako parte-hartzea %72,6koa izan da hauteskunde hauetan.
Araba, 2015eko Kongresurako hauteskundeak
PODEMOS - %27,20 (eserleku 1)
PP- % 18,94 (eserleku 1)
EAJ- % 15,94 (eserleku 1)
PSE- % 14,25 (eserleku 1)
EH BILDU- %11,94 (eserlekurik ez)
CIUDADANOS- % 5,90 (eserlekurik ez)
IU-UPeC - % 3,83 (eserlekurik ez)
PACMA- % 0,78 (eserlekurik ez)
UPyD- % 0,43 (eserlekurik ez)
RECORTES CERO-GRUPO VERDE- % 0,31 (eserlekurik ez)
EB-AZ- % 0,26 (eserlekurik ez)
PCPE- % 0,10 (eserlekurik ez)
OE- 0,06 (eserlekurik ez)
LIBERTATE NAVARRA- % 0,05 (eserlekurik ez)
Gasteizen, Podemos ere garaile
Gasteizen ere Podemos-Ahal Dugu botu gehien eskuratu duen alderdia izan da, %27,51. Arabako emaitzekin konparatuz, PSEk, berriz, EAJk baino boto gehien eskuratu ditu Gasteizen. Podemosen atzetik, PPk eskuratu ditu botu gehien hirian, % 20,76. Ondoren geratu dira PSE %15,40arekin, EAJ % 13,19rekin eta EH Bildu %10,07rekin.
GAsteizen parte hartzea %72,96koa izan da.
Halaber, Estatu mailan emaitzak guztiz ezberdinak izan dira. PP boterean mantenduko da botoen %28,72 eta 123 eserleku eskuratu ondoren. PSOE bigarren indar politikoa izango da (botoen %22,01 eta 90 eserleku) eta hirugarren, Podemos (botoen %12,67 eta 42 eserleku). PPk ez du gehiengo absoluta lortzeko behar dituen eserlekuak lortu, hortaz, beste alderdiekin batasunak lortu beharko ditu Gobernua gidatu nahi badu.
KONGRESURAKO HAUTESKUNDEAK 2015: emaitza guztiak
