Eremu haueteko auzokideek ezin dute garraio publikoa erabili Salburuko gizarte etxe, ikastola, osasun zentro zein posta bulegora joateko. Oinarrizko zerbitzurik ez dago trenbidetik haraino bizi direnentzat.
Salburua Burdinbidetik Iliada Bidean autobus geltoki bat gehiago kokatzea proposatu dute, Salburuko Bulebardetik gertu. Modu honetan, erabiltzaileek autobus aldatzea egin dezakete 7. eta 6. lineekin. 7. linea berreskuratu dezakete eta 6. linea erabiltzeko aukera izan.
Berrikuntza bi hauek ez dute kostu handia suposatzen Tuvisarako, baizik eta Salburutik pasatzen diren bi linea horien hobekuntza.
