Gertakari hau oso ezaguna da Islandiako herritarren artean; Euskal Herrian, berriz, ezezaguna zen 2015eko apirilera arte euskaldunak hiltzea zilegia zelaren legea indargabetu zuten arte.
Hainbat galdera sortu dira istorio honen inguruan. Zer egiten zuten bertan euskal baleazaleek? Bi herrien artean tentsioa zegoen? Zergatik ez zuen Gaztelako Koroa inolako neurririk hartu gertakari hau mendekatzeko? Dokumental honetan galdera hauek aztertuko dira mundu osoko adituen eskutik, sarraskiaren kausak eta honetatik sortutako ondorioak hobeto ulertzeko.
Aitor Aspe Baskavígin dokumentalaren zuzendaria da. Aner Etxebarriak idatzi du eta Katixa de Silvak ekoiztu. Argazki zuzendaritzaz Jorge Roigek arduratzen da eta Josemi Laspalasek arropetaz.
Baskavígin-en aukerrekontua 170.000€-koa da. EiTB, Euskaltel eta Gipuzkoako Aldundiaren laguntza dute; gainera, Seylan Films ekoiztetxe islandiarra eta Extrapictures euskaldunarekin koprodukzioko adostasuna lortzen saiatzen ari dira. Banaketaz Elena Mera eta Luisa Romeo arduratuko dira, Treeline Distribution-ekoak.
Dokumentala hiru ataletan banatzen da eta horietak bi jadanik grabatuta edo prozesuan dago. Azken atala berreraikipen historikoa da aktore euskaldun zein islandiarrekin. Ekainean grabatzea aurreikusita dute eta irailean dokumentala aurkeztu.
Azken atal hau finantzatzeko diru bilketa antolatu dute, crowdfunding delakoaren bidez. Helburua 10.000€ biltzea da lan talde osoaren Islandiarako bidaia finantziatzeko.
Baskavígin Islandiako historiako gertakari beltzenetako bati buruzko dokumentala da: 1615. urtean gertatutako 31 euskal baleazaleen hilketa basatia islandiar kostan.