Hiru gunetan antolatu dute jolas eskaintza: txikien gunea, kiroldegia eta Baskoniako antzinako pabilioiko kupula zaharra. Lehenengo txokoan, bi eta bost urte bitartekoentzat puzgarriak, pilota- igerilekuak eta puzzleak egongo dira, bai eta psikomotrizitate eremua eta margotzeko eta irakurtzeko guneak ere.
Kiroldegian, itsaslapurren portu nagusia egongo da: bertan, galeoia, piraten sukaldaritza tailerra, makillaje saioak eta birziklatutako materialekin itsas-tresnak egiteko lantegia eskainiko dituzte. Horiez gain, hainbat atrakzio egongo dira, tartean Bola zoroa, Sky jumping, Superpista eta Infernuko igoera.
Kupulara, txu-txu trenean
Taldeka aritzeko aukera ere egongo da, txapelketak antolatuko baitituzte Guaypaut zirkuituan. Era berean, gamezone gunea izango dute bideo-joko zaleek. Umeekin batera, begirale elebidunak arituko dira parkean. Musika ozen entzungo da, 4.000 watt-eko soinu ekipo baten bidez.Kupula zaharrean egongo dira atrakziorik handienak: Dragoi handia, Aero Baby, Scalextric eta ohe elastikoak. Bakh-etik hara hurbiltzeko, txu-txu trena jarri dute. Sarrera bost eurokoa da, eta pertsona nagusiak ezin izango dira jolas guneetan sartu, bi eta bost urteko haurrekin salbu.
Egilea: Itsaso Estarrona. Arabako ALEA
Jolasaren ozeano zabalean, haurrak dira kapitain. Eta oso laster, Gabonetako itsasaldian, Arabako umeek haizea alde izango dute Baskoniak antolatu duen Eguberrietako Parkean. Abenduaren 22tik urtarrilaren 5era arte, bi eta hamalau urte bitarteko gaztetxoek hogei jolas eta atrakziotan gozatu ahal izango dute Bakh kirol hirian, pirata giroan aurtengoan.