40 eskulan-saltokik osatzen dute Foru plazako Gabonetako Azoka

hirinet 2015ko abe. 16a, 01:00

Gasteizko Udalak sustatzen duen Gabonetako Azokan 40 eskulan-saltoki jarri dira 2015/2016ko edizioan, eta askotariko produktuak eskaintzen dira bertan: zurezko eskulanak, zeramika, zilarrezko produktuak, zetazkoak, beirazkoak, larruzkoak, kosmetika naturala eta abar.

 

Iaz bezala, karpa Foru plazan jarri da. Pasa den larunbatean, abenduaren 12an, ireki zen eta 2016ko urtarrilaren 6ko 22.00ak arte egongo da zabalik.

 

Gabonetako Azokak interes handia pizten du sektoreko profesionalen artea, eta horren erakusgarria da karpan hainbat lekutako saltzaileak bildu izana: Euskadi, Nafarroa, Madril, Andaluzia, Katalunia, Valentziako Erkidegoa, Asturias eta Murtzia. Gasteizko ekoizleek 13 saltoki jarri dituzte, hau da, %30etik gora.

 

Azoka eskaintzaren osagarri, abenduaren 26an eta 2016ko urtarrilaren 2an eta 5ean puzgarri bat jarriko da karparen sarreran, 18.30etik 20.30era. Eguraldi txarra egiten badu ez da kokatuko.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago