Debekatu dute larunbaterako deituta zegoen Garoñaren aurkako manifestazioa

hirinet 2015ko abe. 16a, 01:00

Araba Garoñarik Gabe plataformak, zentrala behin betiko ixteko, datorren larunbaterako deitu zuen manifestazioa debekatu du Hauteskunde Batzordeak, gogoeta egunerako deituta dagoenez, “hauteskundeetan eragin izan dezakeelakoan”.

 

Deialdia egin zenean, PPk batzordeari manifestazioa egiteko egokitasunari buruzko kontsulta egin zion eta orain, Hauteskunde Batzordeak ebatzi du deialdia ez dela bateragarria Espainiako hauteskunde legeriarekin.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago