Azoka Txikiaren jaian bildutako diruari esker, Siraouko umeek eskola duin bat izango dute

hirinet 2015ko abe. 16a, 01:00

Abenduaren 12an ospatutako Azoka Txikian, Iradier Arenan, 11 ikastetxeetako irakasleek, Udaleko lludoteka, Ludokluben sarearen monitoreek eta kale hezitzaileek, ikasleek eta familiek, 30 jostailu-saltokien ardura hartuz, lankidetza-ikasgaia eskaini zuten.

 

Gazteria Zerbitzuak martxan jarritako zortzigarren edizio horretan 1.200 ume inplikatu dira. Hasiera batean, ikasle horiek, Iradier Arena Elkarte Afrikanistak azalduta, Siraouko (Benin, Afrika) neska-mutilen egoera ezagutu zuten, baita bertako imeek hezkuntza, osasuna, jolastea eta babesa familiarra bezalako eskubideak ez dituztela bermatut ere. Ondorioz, Gasteizko haurrak garapen bidean diren herrialdeetako umeek dituzten arazoez sentiberatu ziren eta boluntario aktibo bihurtu ziren bere adinerako aproposak diren ekimenak bere gain hartuz. Besteak beste, egoera onean zeuden jostailu erabiliak eman, garraioaz arduratu eta jostailuak saldu zituzten Iradier Arenan antolatu zen landiketza-azokan.

 

2015eko Azoka Txikia jaiaren emaitzak oso onar izan ziren, izan ere, Iradier Arenara 4.255 pertsona hurbildu ziren eta jostailuen salmentarekin 13.726€ bildu ziren. Diru horri esker, Siraou herrixkan eskola duin bat eraikiko da.

 

Jostailuak saltzeko saltokiek, lantegiek, Afrikako perkusioa eta kolore anitzeko ohialek eta ikasleen lanez eginiko erakusketak Azoka Txikiko festa kolorez eta elkartasunez betetako eguna bihurtu zen.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago