Pertsona migrante eta errefuxiatuei hiriko ateak zabaltzea aldarrikatuko du Gasteiz Irekiak ostiralerako deitu duen mobilizazioan

hirinet 2015ko abe. 16a, 02:05

Hurrengo ostiralean, abenduaren 18an, pertsona migratuen nazioarteko eguna izanik, “Mugak apurtuz, ateak zabaltzen” lelopean, mobilizazio batera deitu du Gasteiz Irekia ekimenak.

 

 

 

 

 

 

 

 

Mugimendu sozial eta hainbat pertsonek osatzen duten Gasteiz Irekia ekimena, plataforma antirrazistarekin batera, pertsona guztien eskubideen alde elkartuko dira, pertsona migratu eta ez migratu guztien eskubideen alde, alegia.

 

Ekimen hau, pasa den azaroaren 6an publikoki aurkeztu zen. Eskubide sozialen urraketa ikaragarriaren ondorioz, pertsona migratu eta errefuxiatuei babesa eman nahiean, Gasteiz Irekia iniziatiba martxan jarri zen.

 

Abenduaren 18an, ostiralean, mobilizazioa egongo da Gasteizen pertsona migrante eta errefuxiatuei hiriko ateak zabaltzea aldarrikatzeko. Lau abiapuntu egongo dira: Aldabe plaza, Faroloia, Katedral Berria eta Foruen plazako frontoia. Mobilizazioa 18.30ean hasiko da.

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide