Zehazki, multzoan jasotako hondakinentzako putzu berrria egin da orain arte erabiltzen zen putzuaren ekialdean, hondakinak hondakindegietan biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen 49/2009 Dekretuan ezarritako irizpideak betetzeko. Horren eraginez, Gasteizko zabortegiaren bizitza erabilgarria 21 urtera luzatuko da.
Proiektuaren barruan lan hauek egin dira: oraingo zabortegia desgasifikatzea, zuziari tutuak konektatuta; lurrak mugitzea, putzu berria prestatzeko; iragazkaizte geruzak jartzea, eta lixibiatuak drainatzeko hodiak egitea. Horrela, hondakin multzoaren egonkortasuna bermatzea lortu da, lurpeko urak kutsatzeko arriskua minimizatzea, eta usainak zein berotegi-efektuko gasen isurketa berreiatuak gutxitzea.
Udalak azpimarratu du "material birziklatuak erabili direla betelanerako eta lixibiatuak drainatzeko, eraikuntza eta eraispenetako hondakinak tratatzeko lantegitik hartuak. Husteko putzuak 1.015.468 metro kubikoko edukiera gabia du, eta 21,09 urteko bizitza baliagarria, hondakinen sarrera-erritmoak bere horretan jarraitzen badu".
Lana 1.940.000 euroan likidatu da eta kopuru horren %80 Feder Europako Kohesio Funtsetatik etorriko da.
Irudia: Gasteizko Udala