15.000 kandela erabiliko dira ostiralean Alde Zaharra argiztatzeko

hirinet 2015ko abe. 15a, 02:05

Kandelen Gaua abenduraren 18an, ostiralean, ospatuko da Gasteizko Alde Zaharrean, 19.00etatik aurrera.

 

Hiritarren laguntzarekin batera, 15.000 kandela eta lastargi piztuko dira, AMB Ikuskizun eta Produkzioak konpainiaren antzerki eta musika ikuskizunarekin batera, Gabon gauaren hitzaurre modura.

 

Ekitaldia Aihotz, Andre Zuria, Santo Domingo eta Bruileriak plazetan, kale komertzial nagusienetan (Zapatari, Errementari, Hedegile, Jesusen Zerbitzariak, Diputazio, Aiztogile, Pintore, Kanpokale Berria, Errege Atea eta San Frantzizko kaleak) eta interesguneak diren Santa Maria Katedrala, Villasuso Jauregia, Farolen Museoa, Arkeologia Museoa, Portaloia, Otxanda Anderearen Dorrea eta Harresian zehar garatuko da.

 

Aihotz plazan ardo beroa banatuko da eta Santo Domingo plazan haurrentzako berbena, antzerkia eta umorea egongo da 17.45etik 18.45era. Florida, Urkanta eta Anhelos del Rocío abesbatzek Alde Zaharreko kaleetatik zehar abestuko dute 20.30tik aurrera. Azkenik, Hedegile kaleko dendak 22.00ak arte luzatuko dute irekiera ordutegia.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago