Gasteizko You Ching Eskola garaile Kataluniako Nazioarteko Wushu-Kung Fu txapelketan

hirinet 2015eko abenduaren 15a

Eskolako neskek lortutako emaitzak nabarmentzekoak dira, guztira hiru urre eta zilar bat lortu baitzuten; eskolako mutilek, berriz, lau urre eta hiru brontze lortu zituzten.

 

Abenduaren 5ean ospatu zen Kataluniako Nazioarteko IMAF-IKFF Txapelketa, Villanova I La Geltrun (Bartzelona). Parte hartze handia egon zen, 10 lehiakide baino gehiago kategoria bakoitzean. Hala ere, Gasteizko You Ching Eskolako ikasleek emaitza bikainak eskuratzea lortu zuten.

 

You Ching eskolak emakumezkoen wushu-kung fu-aren aldeko apostua egin du eta txapelketan lortutako emaitzak lan ona egitearen froga dira. Oihana Gonzalez de Matauko praktikatzailea azpimarratzekoa, 2013 eta 2015ean disziplinan munduko txapelduna izan zena.

 

Irabazleak:

Yaron Romero. Haur maila, 3 urre.

Urtzi Quintana. 2 brontze.

Mikel Guerenabarrena. Urre 1, zilar 1, brontze 1.

Oihana Gonzalez de Matauko. 2 urre.

Amaia Calvo. Urre 1, zilar 1.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago