138 saltoki ostegunean ospatuko den Gabonetako Nekazaritza Azokan

hirinet 2015ko abe. 15a, 01:00

Plaza Berria eta Lehendakari Agirre kalean 138 saltoki jarriko dira; haietan ehunetik gora ekoizleren eskaintza gastronomikoa eta etxeko hegaztien eta artisautza-produktuen erakusketa begietsiko  dira.

 

Aurten 112 erakusketari bildu dira 138 saltokitan –iazkoan baino hamalau gehiago- eta baserriko askotariko produktuak eskainiko dizkiete bisitariei: lekaleak, barazkiak eta orturiak; hesbesteak, gaztak, eztia, pateak, kontzerbak, ardoak eta likoreak; ogia eta gozogintza (euskal pastela, erroskillak zein tartak). Orobat, food-truck horietako batek arabar patata beste osagai batzuekin lagunduz egindako jakiak eskainiko ditu. Ez dira faltako ere taloak eta sagardoa.

 

Aurten lehen aldiz, Lehendakari Agirre kalean hainbat saltoki kokatuko dira, zehazki, artisautza-produktuak eskaintzen dituztenak, besteak beste, zilarrezko bitxingak, otzaragintza, zeramika edo artilea, zorroztarriak nahiz egurrezko zenbait produktu. Gehien-gehienak Arabakoak dira, baina gurekin baita izango ditugu ere Bizkai, Gipuzkoa, Nafarroa, Errioxa, Kantabria, Gaztela eta Leon, Galizia, Aragoi, Katalunia, Extremadura eta Frantziako zenbait ekoizle.

 

Egunean zehar, gainera, aurtengo azokan ere egingo da etxeko hegaztien erakusketa, bai eta ondorengo salmenta ere, Arabako ustiategi zenbaiten hiru ordezkarik parte hartuko dutelarik. Oilarrak, faisaiak, kapoiak, indioilarrak, ahateak eta galeperrak ikusi ahalko dira.

 

Jaia girotzeko, egun osoan musika-animazioa egongo da La banda de Salinas txarangaren eta trikiti baten eskutik.

 

Vital Kutxaren 58. Gabonetako Nekazaritza Azoka abenduaren 17an, ostegunean, ospatuko da. Goizeko 9.00etan ireki eta 16.00etan itxi egingo da.

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago