Udalak hauteslekuen aldaketen berri emango du eragindako 1.601 atarietan

hirinet 2015ko abe. 14a, 01:00

Gaur eta bihar, hauteslekuen aldaketen berri ematen duten informazio kartelak jarriko ditu Gasteizko Udalak berrantolaketak eragindako 1.601 atarietan, abenduaren 20rako hauteskundeei begira.

 

Guztira 30.554 pertsonari eragingo die aldaketak: abtetik, hiru hautesleku berri jarriko dira (Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa, Salburuko gizarte etxea eta San Martineko udal eraikina); bestetik, lau desagertuko dira (San Andres kiroldegia, San Martin HLHI, Luis Aranburu udal musika eskola eta Arantzabela ikastola). Informazio kartelez gain, aldez aurretik ere jakinarazi zaie herritarrei hauteslekuen aldaketa.

 

Hemen bozkatzen zutenek…

 

leku hauetan bozkatu behar dute

Luis Aranburu Udal Musika Eskola

Erdi Aroko Hiriguneko Enpresa Zentroa; Eskola kalea, 10

San Martin HLHI

San Martineko udal eraikina; Teodoro Dublang Margolariaren kalea, 25

Salburua LHI

Salburuko gizarte etxea

Arantzabela ikastola

Salburua LHI

San Andres kiroldegia

Europa biltzar jauregia;  Gasteiz hiribidea, 85 (Txile kaletik sartuta)

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago