Abenduaren 19an, larunbatean, Mendizorrotzako kiroldegiak Gimnasiako Gabonetako Nazioarteko Gala hartuko du. Arabako Gimnasia Federazioak eta Estadio Fundazioak antolatuta, kirol arlo honetako urteko hitzordurik garrantzitsuenak ia ehun parte-hartzaile elkartuko ditu, horien artean, nazioarteko agertokiko gimnasta nabarmenenak izango direlarik.
Toki-ordezkaritza dagokionez, Lurraldeko gimnasia-klub guztietako zenbaitek osatuko dute. Bestalde, 1.100etik gora eskola-umek Lurraldean gaur egun dauden gimnasta guztiei omenaldi bat eskaintzea eta kirol hori ezagutzera emateko asmoarekin desfilatuko dute.
Gala Mendizorrotzako kiroldegian izango da, 18.00etan hasiko da eta bi ordu inguru iraungo du. Sarrera librea eta doan izango da, kiroldegiaren edukiera bete arte.